XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, Italiako doktrina aurrerakoiak ñabardura bat ezartzen dio afirmazio horri.

FURGIUELErentzat, errenuntziaezinak eta besterenduezinak xedatzeko ahalmena ukatzea inplikatzen duenez, esan daiteke, xedaezintasuna ere badagoela hor.

Baina formula hori ez litzateke zehatza izango, baldin eta, famili arazo honetan, helburutzat izango balu, gizabanakoari, bere buruaren garapenari dagokionez, edozein irizpide edukitzeko posibilitatea kentzea.

Nork bere burua errealizatzeko askatasunak eta eskubide subjektiboek pertsona babesteko helburua daukate; eta, beraz, ezinbestean eman behar diote titularrari judizio diskrezional bat egiteko eta judizio horren edukia zehazteko ahalmena.

Gainera eskubide-betebeharrak betiko izaten ditu titularrak, dela erlazioko bi terminoen (andre-gizonen; guraso-umeen) bizialdi osorako; dela legeak finkatzen duen momentu bateraino, (normalean) alderdien borondatea (seme-alaben adin-nagusitasuna) kontuan hartu gabe, edo lotura desegin, laxatu edo moteltzeko beste kausarik gertatu arte.

9. Familiako potestateak partikularrean.

Hala, eskubide subjektibo gutxi-asko puruaren aldamenean, ondare-Zuzenbidean ahazturik dagoen kontzpetu bat nabarmentzen da famili Zuzenbidean: potestate kontzeptua, hau baita menpetasuneko edozein harreman familiar edo kuasi-familiarren alderdi aktiboa.

Potestatea oso bakana egin den espezimena da: potestateak pertsonaren gaineko boterea adierazten du, eskubide errealak gauzaren gaineko botere inmediatua adierazten duen bezalaxe:

kategoria historiko hau desagertu egin da Zuzenbide pribatuko alorretik, famili Zuzenbidea ez den sail guztietan.

Nahiz eta sail horretan jada galduak egon, senar erromatarraren manus-a, edo aitak bere umeen gain zeukan bizitza- edo heriotza-eskubidea, hala ere potestate nozioak bakarrik esplikatzen du aitaren korrekzio-eskubideak daukan izaera espezifikoa, eta 1975eko erreforma arte senarrak emaztearen gain zeukan potestatearen izaera espezifikoa.

Nahi bada eta ez bada, Kodeak potestate hauek ezartzen dituenean, zeintzuei obedientziazko eta errespetuzko betebeharrak erantzuten baitizkiete, pertsona batek beste baten gain egikarituko duen ahalmen bat jartzen du martxan, Zuzenbide erromatar primitiboan hartzekodunak zordunaren gain zeukan botere pertsonalaren antzekoa baita, eta eskubide subjektibo arrunta ez bezalakoa.

Potestatearen hautugaia portaera bat da, ez oraingoa bakarrik, baizik ohizkoa, zeina lortu nahi baita subjektu pasiboagan; subjektu hau ez da zorduna, baina bestearen mendean dago.

Portaera hori ez da beti hertsagarria izaten (seme-alabak, eta lehen emaztea ere bai, behartuta zeuden obeditzera), baina Zuzenbideak eskura dauzkan baliabide guztiak jartzen ditu portaera hura lortzeko.

Behartzeren bat egiten denean, pertsonari berari egiten zaio eta egin ere potestatearen titularrak berak, edo indar publikoaren laguntza eskatuz.

Bestalde, berriz, potestate- edo manamendu- urratzeak izaten dituzten santzioak ere ez dira izaten kalteak ordaintzea edo ondare-exekuzioa, obligazio arruntetan izan ohi diren bezala (adib. potestate-galtzea, elkarbizitza amaitzea, oinorde-eskubideak galtzea, etab.);

diru-zigorrak koakziobide bezala aplikatzen dira (beraz, berauen zuzeneko efikazia alegatuz) eta oso kasu gutxitan.

Azkenik, eta berebat eskubide subjektiboak ez bezala, potestate-erlazioak ez du eskatzen erantzun-ahalmenik mendeko pertsonagan.